Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Udal-hilerrian lurperatzeko eskaera.
Nork eska dezake?
Pertsona guztiek edo euren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Urteko ordenantza fiskalen araberakoa.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Gaur egun gehiengo eskariak Funerariako arduradunak egiten ditu. Halere, eskaria Udalari zuzendu nahi diotenek, ondoko dokumentazioa aurkeztu behar dute:
- Eskabide arrunta beteta.
- Erregistro Zibilak emandako hilobi-lizentzia.
- Heriotza ziurtagiri medikoa.
- Panteoia edukiz gero, tituluaren informazio zehatza.
Onartzea
Alkatetzak
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza eta hirigintza sailak
Legezko informazioa
Lege-esparrua
EAEko Hileta-osasunari buruzko araudia onesten duten Eusko Jaurlaritzaren urriaren 19ko 202/2004 Dekretua.
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Eskaria Lan Saileko Nagusiari igortzea berau tramitatzeko.
Geroko tramiteen laburpena
- Lan Saileko Nagusiak Lurperatzaileari kontu ematea.
- Lurperatzaileak hildakoarean datuak bere datu-basean sartzea.
- Lurperatzaileak kontu ematea Diruzainari lanari dagokion tasa likidatu eta jakinarazteko. Interesdunak hilabeteko epea izango du tasa ordaintzeko, likidazioa hartzen duenetik hasita.
Oharrak
- Gorpua lurrean lurperatzekoa bada lurra emango zaio hurrengo egunean.
- Panteoian sartu behar bada, interesatua kontaktuan ipiniko da arginarekin panteoiaren losa manipulatzen laguntzeko. Lurperatzaileak ez du manipulatuko losarik arginaren laguntzarik gabe. Honen kostua interesatuak ordainduko du.