4.25. Familientzako orientabide psikologikorako zerbitzua- ETXADI

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Bertaratzea eskatzen ez duen zerbitzua da, Lea Artibaiko Adikzioen inguruko prebentzio zerbitzuak eskainia ETXADIrekin lankidetzan. Seme-alaben hezte eta heziketari buruzko zerbitzu DOAKOA, PROFESIONALA, PERTSONALIZATUA ETA ISILPEKOA da. 

Zerbitzuaren helburua orientatzea da, seme-alaben garapen psikologiko osasuntsuan laguntzeko eta hezteari buruzko eguneroko gaiei buruzko arazoei aurre egiteko: kasketaldiak, eskola porrota, lotsa, nerabeekiko harremanak, drogen kontsumoa prebenitu, banatze edo dibortzio prozesuei aurre eman, arauak eta mugak, e.a.

HELBURUA
Familia eta hezte gaietan aholkularitzako zerbitzu publikoa eskaintzea gurasoei.
  • Familia harremanak eta seme-alaben garapen psikologikoa hobetzen laguntzea.
  • Haurtzaroko eta nerabezaroko arazoei aurrea hartzea.
  • Tratamendu berezitua behar duten kasuak garaiz antzematea.
  • Seme-alaben eguneroko hezte arazoei buruzko informazioa eta orientazio zehatzak eta pertsonalizatuak ematea.

Nork eska dezake?

Lea Artibai Amankomunazgoa osatzen duten udalerrietako gurasoak, 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituztenak.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.

Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.

Interneten bidez (www.lea-artibai.org)

94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak

Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Onartzea

Bizkaiko Foru Aldundia

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak