Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Ibilgailuak bide publikoetatik (espaloiak,...) eraikin edo orubeetara sartzeko baimena eskatzea.
Nork eska dezake?
- Jabeek edo zuzenbidean balioa duen edozein tituluren argitan, igarobide horietarako sarbidea ematen duten higiezinen jabe legitimoek, edo igarobide horien xede den zerbitzuari dagozkion jarduerak egiten dituztenek.
- Jabekideen komunitateek edo horien taldeek, jabetza horizontaleko araubidearen menpeko higiezinak direnean.
- Obretarako sortutako behin-behineko igarobideak direnean, obraren jabeek edo ibilgailuak igarotzeko sarbideari dagokion eraikinak egiten dituztenek.
- Udal-esleipenetan, esleipendunek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta, ibilgailuak igarotzeko baimena eskatzeko, beharrizana adieraziz eta justifikatuz.
- Ibilgailuen igarobideak sarbidea ematen duen higiezinaren jabetza-titulua edo beste edozein, higiezinaren bidezko okupazioa egiaztatzen badu. Nolanahi ere, kasu guztietan aurkeztu beharko dira jabearen identifikazio-datuak.
- Jarduera lizentzia.
- Igarobidearen kokagunearen planoa, 1/500 eskalan, higiezinaren kokagunea ere adieraziz.
Onartzea
Alkatetzak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Txosten teknikoa egitea.
- Ebazpena ematea.
- Diruzaintza sailera bidaltzea, likidazioa egin dezan (dagokion hiri-matrikularen erroldan alta eman).
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
- Tasa ordainduta, Udalean IBIari dagokion plaka jasotzea. Xafla instalatzeaz interesatua arduratuko da.
Oharrak
Udalak baimen hauek baliogabetu ahal izango ditu (jarduera amaitzen denean, adibidez).
Espaloia beheratu behar bada eskatzaileak ordaindu beharko du, eta beheratze horrek zerbitzu teknikoek emandako argibideak bete beharko ditu.
Arau orokor legez, IBIa plaka birekin seinaleztatuko da. Finkako sarrerako atariko horman jarriko da bide publikotik ondo ikusteko moduan eta, gutxienez, 2 metroko altueran espaloiaren edo lurzoruaren mailaren gainetik, hori ezinezkoa denean izan ezik.