Informazioa
Zer da? Zertan datza?
3/1998 Legea eta 7/2012 Legearen II. eranskinaren B atalean jasotako jarduera berri bat abiarazi, handitu edo jada existitzen zen jarduera bat eraberritzeko lizentzia eskatzea.
Lizentzia hau, udalean ez ezik, beste Administrazio batzuetan ere tramitatzen da, eta horrek, lokala prestatzeko obrarako lizentzia emateak baldintzatzen du, jarduera Lizentziarekin batera eskatu eta ematen dena.
Nork eska dezake?
Jardueraren titularrek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 6 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa (ingurumen organoak aurkako txostena ematen ez badu).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta.
- Teknikari eskudunak idatzitako eta sinatutako proiektu teknikoa, neurri-proposamenak jasotzen dituena.
- Ingurumen-eraginari buruzko azterlana (ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren menpe dagoen jarduera denean baino ez).
- Beharrezkoa denean, lurzoruaren kalitate-aitorpena lortu izana edo horren pareko tramitea egin izana adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Onartzea
Alkatetzak
Indarraldia
Ebazpenak berak ezartzen dituen epeak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Lurzoruaren kalitateari buruzko hirigintza-txostena eta hirigintza-kokapena egokiaren txostena.
- Jendaurrean ikusgai jartzea, BAOn argitaratuta, eta aldamenekoei aurrez aurre jakinaraztea.
- Osasun-administrazioari bidaltzea.
- Dagokion ingurumen-organoari bidaltzea, neurri zuzentzaileak ezartzeari buruzko txostena igor dezan.
- Udal-txosten teknikoa bidaltzea BFAra (aurreko txostenak heltzen direnean).
- Ebazpena ematea.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
- Erantzuna baiezkoa bada, obra egiteko baimena ematea (obrak egin behar badira).
- Interesatuak obra amaierako eta aurretiazko komunikazioko agiriak aurkeztea (3.7 tramitean eskatzen dena).
- Jarduera martxan dagoenean, zerbitzu teknikoek lokala ikuskatezea, tramitazioa amaitutzat ematea eta espedientearen amaiera ofizioz jakinaraztea.
- Jarduera erregistratzea.
Oharrak
- Egoitzarako hiri-lurzoruan ezarri beharreko jarduera arazotsu, ez osasungarri, kaltegarri eta arriskutsuei ezartzeko arau tekniko orokorrak onesten dituen ekainaren 11ko 171/1985 Dekretuaren aldi baterako lehenengo xedapenean ezarritakoaren arabera, jardueraren titulartasuna aldatzen denean edo areagotzen edo aldatzen denean, arau teknikoetan ezarritako neurri zuzentzaileak ezarri beharko dira.
- Memoria/proiektuko agiri teknikoak idazteko eta obra zuzentzeko teknikaria kontratatzea ezinbestekoa da. Teknikari horrek elkargokidea izan beharko du eta bere prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala buruzko Zinpeko Adierazpena aurkeztu behar du, proiektua dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsi ez badu.
- Ezin izango da obra-lizentziarik eman, aurrez jarduera-lizentzia eman ez bada; dena dela, aldi berean lizentzi biak eskatu eta izapidetuak izango dira.