4.08. Ostatu zerbitzuak/harrera etxeak: gizarte-premiako egoerei erantzuteko harrera-etxea/etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-etxea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Zerbitzu honek ostatu ematen die batetik, gizarte-larrialdiko edo gizarte-premiazko egoera baten ondorioz ostaturik ez izateari aurre egin ahal izateko eta bestetik, etxeko indarkeriaren egoeratik biziberritu eta egoera hori gainditu ahal izateko iraupen laburreko egonaldia behar duten pertsonei eta bizikidetza-unitateei, betiere pertsona horiek babes-neurririk behar ez badute. 
Aldi baterakoa da. Egonaldia gehienez ere 4 hilabetez luzatu ahal izango da, eta salbuespen gisa iraupen bereko aldi batez luzatu ahal izango da.
Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da.

Etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-etxeek emakume horien kokapenaren konfidentzialtasuna bermatzeko neurriak hartu beharko dituzte eta etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzat soilik izango dira. 
Honako helburu hauek dituzte: 
  • a) gizarte-larrialdiko egoeretatik edo etxeko indarkeriako egoeretatik eratorritako ostatu-gabeziak eragindako krisi-egoera jakin batzuk gainditzen laguntzea erabiltzaileei; 
  • b) erabiltzaile horiek segurtasun-sentimendua izan dezaten ahalbidetzea.

Nork eska dezake?

Lehenengo motan: Gizarte-urgentziazko egoera baten ondorioz aldi baterako ostatua behar dute pertsonak edo bizikidetza-unitateak. 
Bigarren motan: Genero-indarkeriaren biktima izaki indarkeria gainditzeko prozesuan dauden emakumeak, baldin eta emakume horiek ostatu hartzeko aldi baterako alternatiba bat behar badute, baina babes-neurririk behar ez badute.

18 urteko edo gehiagoko eskatzailea, eta, hala badagokio, eskatzailearen ardurapean, tutoretzapean edo zaintzapean egonik normalean harekin bizi diren pertsonak, adin nagusikoak edo adingabeak izan.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.
94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak
  • Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Kostua

Doan.

Onartzea

Lea Artibai Amankomunazgoak

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak