5.05. Udal Egiaztagiriak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Udalak duen informazioa edo dituen datuen gaineko egiaztagiriak eskatzea.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus   
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00

Kostua

Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: egiaztagiriaren edukiaren arabera.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabide arrunta, ondo adierazita zer behar den.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza / Kontuhartzailetza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Tokiko erakundeen antolamenduari, funtzionamenduari eta araubide juridikoari buruzko araudia onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 204. Artikulua eta hurrengoak.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Aurkeztutako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea. 
  2. Dagokion sailera bidaltzea, eskatutako gaiaren arabera. 

Geroko tramiteen laburpena

  1. Ziurtagiria egiteko informazioa biltzea eta ziurtagiria egitea.
  2. Idazkari edo kontuhartzaileak ziurtagiria sinatzea.
  3. Interesatuari ematea.

Oharrak

Ez da datu bilaketa berezirik egingo interesatuaren eskaria zehatza ez bada.