Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Udal Erregistroan, herritarrek zein edozeinek Lekeitioko udaletxera bidaltzen dituzten dokumentuak eta eskabideak jaso eta erregistratzen dira.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Posible denean, aurkezten den dokumentazioa momentuan bertan erregistratzen da. Ebazpena emateko epea eskaeraren edukiaren eta eskaerak eragiten duen prozedura-motaren araberakoa izango da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Kasuan kasukoa, eskaeraren ondorioz abiarazi beharreko tramite-motaren arabera.
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza