2.02. Zergen salbuespenak eta hobariak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Zerga bakoitzaren araudi berezian ezarritako salbuespenak eta hobariak eskatzea.

HOBARIA / SALBUESPENA

ONDASUN HIGIEZINAK
  • Hobariak:
    • Obra berrirako alta: %50-eko hobaria.
    • Babes publikoko etxebizitzak: %50-eko hobaria (3 urte).
    • Nekazaritza eta lurren taldekako ustiapenezko koop. landa-ondasunak : %95-eko hobaria.
    • Multzo monumental, historiko edo gune kulturaletan kokatutakoak: %100-eko hobaria.
    • “Etxebizitza Hutsen Programan” (Alokabide) lagatakoak : %50-eko hobaria.
IBILGAILUEN ZERGA
  • Salbuespenak:
    • Nekazaritzako Ikuskapenaren Txartela duten traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makinak.
    • Mugitzeko eragozpenak dituzten pertsonentzako ibilgailuak.
  • Hobariak:
    • Ibilgailu elektriko edo hibridoak : %75-eko hobaria.
    • Ibilgailu historikoak : %100-eko hobaria.
    • Ibilgailu klasikoak : %100-eko hobaria.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre:  Ogasun sailan. Ordutegia: martitzena eta eguena, 9:00-etatik-14:00-etara.
  • Posta elektronikoz: nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus  
Zalantzetarako telefonoa: 946034100

Kostua

Tramiteak ez du kostu gehigarririk.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko gehienezko epea: 3 hlabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Sujeto pasibo legez ari den pertsonaren edo erakundearen NANa edo IFZ.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
  • Eskabide arrunta beteta.
  • Ordenantzen arabera, dagokion salbuespen/hobariagatik  aurkeztu beharrekoa.

Onartzea

Alkateak

Indarraldia

Araudia aldatu arte

Ardura daukan unitatea

Diruzaintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • Zerga betebeharren ziurtagiria
  • Interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa
  • Interes kulturaleko taldearen eremu dokumentua
  • Mirabetza publikoko dokumentua

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 FORU ARAUA (BAO Martxoaren 11koa).
  • Udal ordenantzak.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera. 
  2. Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri gisa.

Geroko tramiteen laburpena

  1. Txosten teknikoa egitea. 
  2. Organo eskudunak ebazpena ematea. 
  3. Diruzaintza arlora bidaltzea.
  4. Interesdunari jakinaraztea eta dagokiona ordaintzea.
  5. Espedientea artxibatu.

Oharrak

  • Ibilgailuari alta emateko inprimakian helbide fiskalean ere alta emateko aukera dago.
  • Kuotaren zenbatekoa  proportzionalki  banatuko da hil naturaleka (erosketa egiten den hile osoa barne).
  • Ibilgailuaren gaineko zerga helbideratzeko aukera dago. 
  • Ekonomia sailak egindako berrikuspenak likidazio berria egitea eragin dezake.