Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Lehenengoz erosten den ibilgailuaren gaineko zergaren alta eta autolikidazioa (Ibilgailua matrikulatu aurretik ordaindu behar da Trafiko Zuzendaritzan) edo, bestela, aldi baterako baja-egoeran egon diren ibilgailuen alta.
Nork eska dezake?
Ibilgailuaren titularrak edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: Ogasun sailan
Ordutegia: martitzena eta eguena , 9:00-etatik - 14:00-etara.
- Posta elektronikoz: nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Zerga edo tasaren zenbatekoa. Tramiteak ez du kostu gehigarririk . Tarifak.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurrikusitako epea: eskaria pertsonalki egiten denean udaletxean, posible bada, momentuan bertan.
- Legezko gehienezko epea: Udalak 4 urteko epea du likidazioa egiteko, zergaren sortzapen egunetik hasita.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Sujeto pasibo legez ari den pertsonaren edo erakundearen NANa edo IFZ.
- Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
- Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.
Onartzea
Alkateak
Indarraldia
Araudia aldatu arte
Ardura daukan unitatea
Diruzaintza
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Ziurtagiri bereziak
- IAT txartela
- Fitxa teknikoa