Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Ikusgarri aretoa erabiltzeko baimena eskatzea.
Nork eska dezake?
Legez eratutako edozein elkarteren, ikastetxeren edo enpresen legezko ordezkariek. Hileta zibilak egiteko ere edozein herritarrek eskatu ahal du.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Kultur Etxean aurrez-aurre, kultur teknikariaren bulegoan:
- Neguan:
- Astelehenetan: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
- Martitzenetik barikura: 10:00etatik 13:00etara.
- Udan:
- Uztaileko arratsalde eta larunbatetan itxita dago.
- Astelehenetan: 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara.
- Martitzenetik barikura: 9:30etik 13:30era.
- Posta elektronikoz: kultura@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 24 34 82
Kostua
Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: 15 lanegun.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ikusgarri aretoa erabiltzeko inprimakia beteta, ondo zehaztuta zer egin nahi den, zenbat ikusle espero diren, zeintzuk baliabide behar diren, etab.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Kultura saila
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Espedientea kultura sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Kultura arloak dagozkion azterketak egitea (egutegia kontsultatu, etab.).
- Ebazpena ematea.
- Diruzaintza sailera bidaltzea, hala badagokio likidazioa egin dezan.
- Jakinaraztea eskatzaileari eta Zinemazaleen elkarteari.
Oharrak
Aretoaren erabilera zuzenaren erantzule eskatzailea izango da.