3.16. Udal hilerrian lurperatutako gorpu-errestuak ateratzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Udal-hilerrian lurperatutako gorpu-errestoak ateratzeko eskaria. Hiru eskari mota eman ahal dira:
  • a) Lurpetik atera eta hezurtokian uztekoa.
  • b) Lurpetik atera eta hezurrak edo errautsak hilerriko panteoi baten edo beste hilobi baten berriro sartzekoa.
  • c) Lurpetik atera eta beste hilerri batera eroatekoa.

Nork eska dezake?

Pertsona guztiek edo euren legezko ordezkariek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00

Kostua

Urteko ordenantza fiskalen araberakoa.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Hilabeteko epea.
  • Legezko gehienezko epea: hiru hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioz: negatiboak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • a) Kasuan: Eskabide arrunta beteta. 
  • b) Kasuan: Eskabide arrunta beteta. + Panteoiaren tituluaren kopia edo beronen datu zehatzak titulartasuna ziurtatzeko.
  • c) Kasuan: Eskabide arrunta beteta. + Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena.

Onartzea

Alkatetzak

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta hirigintza sailak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

EAEko Hileta-osasunari buruzko araudia onesten duten Eusko Jaurlaritzaren urriaren 19ko 202/2004 Dekretua.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea.
  2. Eskaria Lan Saileko Nagusiari igortzea berau tramitatzeko.

Geroko tramiteen laburpena

  1. Lan Saileko Nagusiak Lurperatzaileari kontu ematea.
  2. Lurperatzaileak aldaketa honen zehaztapenak bere datu-babesean sartzea, hildakoaren fitxan.
  3. Lurperatzaileak kontu ematea Diruzainari lanari dagokion tasa likidatu eta jakinarazteko. Interesdunak hilabeteko epea izango du tasa ordaintzeko, likidazioa hartzen duenetik hasita.

Oharrak

  • Panteoian sartu behar bada, interesatua kontaktuan ipiniko da arginarekin panteoiaren losa manipulatzen laguntzako. Lurperatzaileak ez du manipulatuko losarik Marmoleroaren laguntzarik gabe. Honen kostua interesatuak ordainduko du. 
  • 5 urte baino gehiago igaro ondoren, ofizioz, Udalak gorpu-errestuak lurretik aterako ditu, sailka. Hori adierazten duen kartela jarriko da sail horretan. Lurperatzaileak hildakoen senideei jakinaziko die zuzenean beraien errestuekin zer egin nahi duten jakiteko. Norbaiten seniderik ezin bada aurkitu, iragarkia bidaliko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialera ekintza honen berri emateko eta dagokion epea igaro ondoren, errestuak aterako dira.  Kontrakorik jakinarazi ezean, gorpu-errestuak erraustu egingo dira.