5.08. Hileta ospakizun edo omenaldi zibiletarako udal espazioak erabiltzeko baimena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Hileta ospakizun edo omenaldi zibila egiteko udal espazioren bat erabiltzeko baimena eskuratzea.

Nork eska dezake?

Omenaldia antolatzen duenak edo legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus   
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00

Kostua

Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: posible bada, momentuan bertan ematen da erantzuna.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide arrunta beteta, ondo adierazita omenaldia zein egunetan, zein ordutan, zenbat iraungo duen eta non egin nahi den (Udaletxeko areto nagusia edo Ikusgarri aretoa), zer egin nahi den eta bestelako baliabiderik behar bada (aulkiak, megafonia, etab.). 
  • Eskatzailearen izen-abizenak eta helbidea.
  • Hildakoaren izen-abizenak eta Heriotza Ziurtagiria.

Onartzea

Alkateak

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza saila

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Lekeition hileta edo omenaldi zibilak egiteko ordenantza.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jasotzea.

Geroko tramiteen laburpena

  1. Dagozkion azterketak egitea (egutegia kontsultatu, etab.).
  2. Dagokion espazioa erreserbatzea.
  3. Eskatzaileari jakinaraztea.

Oharrak

  1. Eskariak 15 eguneko aurretiaz egin behar dira.
  2. Aretoaren erabilera zuzenaren erantzule eskatzailea izango da.
  3. Beste lokal batzuk edo espazio publikoak erabiltzea baimendu ahal izango da, aparteko kasuetan.
  4. Hileta edo omenaldi zibilak astegunetan ospatuko dira.