Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Kultur Etxeko lokalak erabiltzeko baimena eskuratzea (Batzargelak, Azkue aretoa, etab.).
Nork eska dezake?
Legez eratutako edozein elkarteren, ikastetxeren edo eragileren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Kultur Etxean aurrez-aurre:
- Neguan:
- Astelehenetan: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
- Martitzenetik barikura: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:30era.
- Zapatuetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
- Udan: (Uztaileko arratsalde eta zapatuetan zarratuta)
- Astelehenetik barikura: 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara.
- Zapatuetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
- Posta elektronikoz: kulturetxea@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946243482
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren eta erabileraren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: posible bada, momentuan bertan ematen da erantzuna.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Kultur Etxeko lokalak erabiltzeko inprimakia beteta, ondo zehaztuta zer egin nahi den, zeintzuk baliabide behar diren, etab.
Ardura daukan unitatea
Kultura saila
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jasotzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Dagozkion azterketak egitea (egutegia kontsultatu, etab.).
- Eskatu den gela erreserbatzea.
- Eskatzaileari jakinaraztea.
Oharrak
- Eskariak 15 eguneko aurretiaz egin behar dira.
- Aretoaren erabilera zuzenaren erantzule eskatzailea izango da.