4.10. Adinekoentzako ostatu zerbitzuak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Zerbitzu honek bi ostatu modalitate biltzen ditu, egonaldi luzekoak edo iraunkorrekoak –edo salbuespenez, aldi baterakoak–, mendetasun-egoeran dauden adinekoei bideratuta daudenak (I. gradua).
Zerbitzu hau intentsitate txikikoa da.

Honako helburu hauek ditu: 
  • a) Erabiltzaileek komunitate-ingurunean jarrai dezaten ahalbidetzea. 
  • b) Erabiltzaileen autonomia pertsonalaren maila hobetzea, mailari eustea eta/edo modu autonomoan moldatzea ahalbidetzen duten gaitasun eta trebetasunen narriaduraren prebentzioa. 
  • c) Isolamendu-egoerak saihestea. 
  • d) Erabiltzaile horiei segurtasun-sentimendua ahalbidetzea.

Nork eska dezake?

I. graduko mendetasun-egoeran dauden adinekoak, baldin eta: 
  • a) erreferentziazko profesionalaren balioespenaren arabera, egonaldi luzeko edo etengabeko egonaldiko (edo, salbuespenez, aldi baterako) ostatu-alternatiba bat behar badute irisgarritasunari eta/edo bizigarritasunari dagokionez ostatu-alternatiba egokirik ez dutelako, eta/edo bizikidetza-arazoak edo bakardade-arazoak (gizarte-isolamendua) dituztelako; 
  • b) intentsitate txikiko laguntzak behar dituzte, komunitate-ingurunean bizimodu autonomoa egitea ahalbidetuko dieten harreman-arloko trebetasunei eusteko edo trebetasun horiek garatzeko, eta, hala badagokio, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko. 
Bizikidetza-unitateari eusteko, eskatzaileaz gain, honako hauek lortu ahal izango dute zerbitzua: ohiko moduan eskatzailearekin bizi den ezkontideak edo izatezko bikotekideak, eta, salbuespen gisa, haren ardurapean dauden seme-alabak.

65 urteko edo gehiagoko pertsonak.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.
94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak
  • Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Kostua

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua, bakoitzaren ahalmen ekonomikoen arabera (kopagoa).

Onartzea

Lea Artibai Amankomunazgoa

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak