Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskaera, behin betiko baja emateagatik edo Trafiko Zuzendaritzan aldi baterako baja emateagatik. Ordaindutako kopuruaren zati proportzionala itzuliko da , ibilgailuari baja eman zaion hurrengo hilabetetik hasi eta abenduaren 31ra arte.
Nork eska dezake?
Ibilgailuaren titularrak edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: Ogasun sailan. Ordutegia: martitzena eta eguena, 9:00-etatik - 14:00-etara.
- Posta elektronikoz: nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Tramiteak ez du kostu gehigarririk.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: hilabete.
- Legezko gehienezko epea: 6 hilabete (ZFAOko 229-1 art.)
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa (ZFAOko 229-1 art.).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Sujeto pasibo legez ari den pertsonaren edo erakundearen NANa edo IFZ.
- Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
- Eskabide arrunta beteta.
- Trafiko erakundean baja eman izana egiaztatzen duen agiria.
Onartzea
Alkateak
Indarraldia
Araudia aldatu arte
Ardura daukan unitatea
Diruzaintza
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- IAT txartela
- Ibilgailuaren baja ziurtagiria
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri gisa.
Geroko tramiteen laburpena
- Txosten teknikoa egitea.
- Organo eskudunak ebazpena ematea.
- Diruzaintza arlora bidaltzea.
- Interesdunari jakinaraztea eta dagokiona ordaintzea.
- Espedientea artxibatu.
Oharrak
Itzulketa eskaera aurkezteko epea 4 urtekoa da zergaren sortzapen datatik kontatzen hasita, behin epe hori igarota eskubideak preskribatu egiten baitu.