2.05. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga: Hibridoentzako hobaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren %75-eko hobaria eskatzea.

Nork eska dezake?

Ibilgailu hibridoa izanez gero,  Ibilgailuaren titularrak edo legezko ordezkariek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre:  Ogasun sailan. Ordutegia: martitzena eta eguena, 9:00-etatik  - 14:00-etara.
  • Posta elektronikoz: nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus 
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00

Kostua

Tramiteak ez du kostu gehigarririk.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete. 
  • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa (ZFAOko 102. art.).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Sujeto pasibo legez ari den pertsonaren edo erakundearen NANa edo IFZ.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
  • Eskabide arrunta beteta. 
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

Onartzea

Alkateak

Indarraldia

Araudia aldatu arte

Ardura daukan unitatea

Diruzaintza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Zirkulazio baimena

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Udal-ordenantza fiskalak.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen 7/1989 Foru Araua.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera. 
  2. Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri gisa.

Geroko tramiteen laburpena

  1. Txosten teknikoa egitea. 
  2. Organo eskudunak ebazpena ematea. 
  3. Diruzaintza arlora bidaltzea.
  4. Interesdunari jakinaraztea eta dagokiona ordaintzea.
  5. Espedientea artxibatu.