Informazioa
Zer da? Zertan datza?
3/1998 Legea eta 7/2012 Legearen II. eranskinaren A atalean jasotako jarduera berri bat abiarazi, handitu edo jada existitzen zen jarduera bat eraberritzeko lizentzia eskatzea.
Dokumentazioa udalean aurkezten den egunean bertan, jarduerarekin hasi ahal izango da.
Jarduera martxan jarriko da, titularren eta ziurtagiria egin duen teknikariaren ardurapean bakarrik. Jarduerarekin hasteko behar diren administrazio tituluak eduki behar dira eta sektoreko araudiak zehazten dituen aurrekontrolak eginda.
Lokalean obrak egin behar badira, hasi aurretik obra lizentzia eskatu eta tramitatu beharko da.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Jakinarazpena aurkezten den egunean bertan, jarduerarekin hasi ahal izango da.
Udalak, halaber, egiaztatu, ikuskatu eta zigorrak jartzeko eskumena edozein momentutan izango du.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide orria beteta.
- Jardueraren memoria eskumena duten teknikoek sinatuta (paperean 1 eta CDan 1): deskribapena eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo ondasunetan izan dezakeen eragina ahalik eta gutxiena izateko ezarri diren neurriak jasota (165/1999 Dekretuko IV. Eranskinean agertzen dena, nahiz eta bera dekretua indargabetua egon).
- Teknikariaren ziurtagiria: bertan egiaztatuko da jarduerak edota instalazioak bat datozela aurkeztutako eraikitze-proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ingurumen baldintza guztiak betetzen direla. Kasua bada, baita ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla.
- Titularraren NAN edo IFK.
- Jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren fotokopia.
- Instalazio elektrikoari dagokion ziurtagiria.
- Suteak amatatzeko bitartekoen gaineko ziurtagiria.
- Ardura aitorpena eta aurretiazko komunikazio agiria sinatuta.
- Tabernen kasuan:
- Musika-gailu anklajearen ziurtagiria.
- ENACek homologatutako enpresa batek egindako zaraten neurketa.
Onartzea
Alkatetzak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Hirigintza sailak dokumentazioa aztertu eta ikuskatu.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
- Jarduera erregistratu.
- Jarduera sailkatuen ikuskapena eta kontrola udalari dagokio eta ikuskatze funtzio hori edozein momentutan egin ahalko du.
Oharrak
Memoria/proiektuko agiri teknikoak idazteko eta obra zuzentzeko teknikaria kontratatzea ezinbestekoa da. Teknikari horrek elkargokidea izan beharko du eta bere prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala buruzko Zinpeko Adierazpena aurkeztu behar du, proiektua dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsi ez badu.
Lokalean obrak egin behar badira, hasi aurretik obra lizentzia eskatu eta tramitatu beharko da.