Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Diru-sarrera okerrak itzultzeko eskaera, legeak aurreikusitako edozein kasutan (ordainketa bikoitza egin denean, zenbateko handiagoa ordaindu denean eta iraungitako zorrak kobratu direnean, besteak beste).
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: Ogasun sailan. Ordutegia: martitzena eta eguena, 9:00-etatik -14:00-etara.
- Posta elektronikoz: nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Tramiteak ez du kostu gehigarririk.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: hilabete.
- Legezko gehienezko epea: 6 hilabete (ZFAOko 229-1 art.)
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa (ZFAOko 229-1 art.).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Sujeto pasibo legez ari den pertsonaren edo erakundearen NANa edo IFZ.
- Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
- Eskabide arrunta beteta.
- Itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Diruzaintza
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
Geroko tramiteen laburpena
- Txosten teknikoa egitea.
- Organo eskudunak ebazpena ematea.
- Diruzaintza arlora bidaltzea.
- Interesdunari jakinaraztea eta dagokiona ordaintzea.
- Espedientea artxibatzea.
Oharrak
Transferentzia bidezko ordainketa gehienez 2 hilabeteko epean egingo da.