2.01. Zergak eta tasak: azalpen orokorra

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Udal zerga eta tasen ordainagiri eta likidazioak ordaintzea, borondatezko epean edo epealdi exekutiboan, eta ordainketa aurrez aurre nahiz transferentziaz egin daiteke.
Interesdunaren izenean dauden udal zergak eta tasak kontsultatu ere egin daitezke, indarrean daudenak zein dagoeneko ez daudenak, eta baita bere ordainketa egoera ere.
Zerga eta tasa egutegia:
  • Ondasun Higiezinen zerga:
    • Noiz: B.F.F.-ren arabera.
    • Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Irailaren 10-etik urriaren 10-era.
  • Jarduera Ekonomikoen zerga:
    • Noiz: B.F.F.-ren arabera.
  • Ibilgailuen zerga:
    • Noiz: Erroldaren likidazioaren arabera
    • Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Apirila eta Maiatza.
  • Matrikula urbanoen tasa (pasabideak, terrazak eta toldo):
    • Noiz: Erroldaren likidazioaren arabera.
    • Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Urriaren 30-etik abenduaren 30-era.
  • Zaborrak, estolderia tasak:
    • Noiz: Ur Patzuergoaren arabera.
    • Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Hiru hilabetero.
  • Eraikuntza eta Obren zerga:
    • Noiz: Likidazioaren arabera.
    • Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Likidazioaren jakinarazpenatik hilabete 1.
Likidazioak: likidazioaren jakinarazpena hartzen den egunetik hilabeteko epean. 

Nork eska dezake?

Edozein zergadunek edo bere lege-ordezkariak.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

Udaletxean:
  • Aurrez aurre: Ogasun sailan. Ordutegia: martitzena eta eguena, 9:00-etatik  - 14:00-etara.
  • Posta elektronikoz : nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus  
Informazio gehiago 946 03 41 00

Argibideak

Non ordaindu?
Aurrez aurre:
  • Udaletxean:  Ogasun sailan
    • Ordutegia: martitzena eta eguena , 9:00-etatik -14:00-etara.
    • Ordainketa eskudirutan edo kreditu-txartela erabiliz egin daiteke.
  • Banketxeen bulegoetan (ordainketa bakarrik, kontsulta ez): Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Caixabank eta  Banco Santander
    • Ordainagiria eraman behar da.

Kostua

Zerga edo tasaren zenbatekoa. Tramiteak ez du kostu gehigarririk.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: momentuan
  • Legezko gehiengo epea: –
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: –

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  1. NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.
  2. Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Indarraldia

Araudia aldatu arte

Ardura daukan unitatea

Diruzaintza saila

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 FORU ARAUA (BAO Martxoaren 11koa).
  • Udal ordenantzak.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Datuak egiaztatu eta interesdunari eskatutako informazioa eman.
  2. Zerga edo tasa kobratu eta kobrantza hori programa informatikoan aplikatu.
  3. Interesdunari kobrantza agiria edo ordainketa frogagiriaren kopia zigilatua eman.

Oharrak

  • Ordainketarako epea:
    1. Borondatezko epealdia:
      • a) Likidazioak (epemuga puntualekoak): ordainketa hilabeteko epean egin behar da, jakinarazpena iristen den hurrengo egunetik hasita.
      • b) Ordainagiriak, errolda fiskalen* bidezkoak (aldizkako epemugakoak): epeak Egutegi Fiskalean ezarritako egunean bukatuko dira, edo hura larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean.
      • *Errolda fiskalak jendaurrean ikusgai jarriko dira, udaletxeko bulegoetan, dagozkien kobratze-epeak hasi baino hamabost egun lehenago, hamabost egunez. Errolda fiskaletan ordaindu beharreko kuotak eta haiek finkatzen dituzten zergako elementuak ezartzen dira. Errolden erakustaldi publikoen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.
    2. Premiamenduzko epealdia:  
      • Borondatezko epea amaitzen den biharamunean hasten da epe exekutiboa eta ordaindu beharreko zenbatekoari %5-eko errekargua gehitzen zaio.
      • Premiamenduzko probidentzia jakinarazten den egunetik hilabete igaro ondoren zorrak ordaindu gabe jarraitzen badu, %20ko errekargua eskatuko da.
  • Ordainagirien banku-helbideratzea: aldizkako epemuga duten zerga eta tasen ordainketa edozein entitate finantzariotan helbideratu daiteke. Helbideratu diren erreziboak, baimendutako kontuetan kargatuko dira, borondatezko epearen amaieran.
  • Ordainketa zatikatzea edo geroratzea eskatu daiteke.