Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Pertsona batek eskaria egitea Lekeitioko Biztanleen Udal Erroldan agertzeko.
Nork eska dezake?
Ohiko bizilekua Lekeition duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Eskaria pertsonalki egiten denean udaletxean, posible bada, momentuan bertan. Egiaztatze-lanak egin behar badira (poliziaren txostenak, e.a.): astebete.
- Ebazpena emateko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Alta eskatzeko INPRIMAKIA beteta.
- Dokumentazio pertsonala:
- Alta eskatzen duen pertsonaren NANa, pasaportea edo egoitza-baimen originala (Europar Batasunetik kanpokoak direnean, pasaporteak edo egoitza-baimenak indarrean egon behar du).
- Adin txikikoek Erregistro Zibileko hitzez-hitzezko ziurtagiria eta, gurasoak bananduta badaude, epaia eta/edo epaileak berretsitako hitzarmen erregulatzailea.
- Etxebizitzaren okupazioari buruzko dokumentazioa:
- Etxebizitzaren salerosketa-eskritura, alokairu-kontratua, kontribuzioaren ordainagiria edo, aurrekorik eduki ezean, uraren edo argiaren ordainagiria. Erabilera-eskubidearen gaineko beste titulu batzuk (banantze-kasuetan, epailearen epaia; testamentuak; dohaintzak eta abar).
- Etxebizitzaren eskritura edo alokairu-kontratua eduki ezean, etxebizitzaren jabearen edo alokairuaren titularraren baimena edo antzeko dokumentuak (sententzia bat,…).
- Etxebizitza kolektiboen kasuan, zuzendari, gerente edo bestelakoren baten baimena (erresidentziak, komentuak,…).
- Alta ez egiteagatik (inon erroldatuta ez daudenentzat):
- Pertsona hori beste udalerri bateko erroldan eta zentsuan erroldatuta ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.
Onartzea
Alkateak
Indarraldia
Baja eman arte
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Alta-eskaera jasotzea, aipatutako gainerako dokumentazioarekin batera.
- Egiaztatzea dokumentazioa eta inprimakia adinez nagusi diren eskatzaile guztiek eta baimen-emaileak sinatu dutela.
- Datuak sartzea Biztanleen Erroldako informatika-aplikazioan.
- Artxibatzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Hala behar denean, udaltzaingoaren txostena eta beste egiaztatze-lan batzuk egitea.
- Alta ukatuz gero, ebazpen arrazoitua ematea eta eskatzaileari jakinarazpena bidaltzea.
- Alta onartuz gero, INEri jakinaraztea (Espainiako estatistica Institutu Nazionala).
Oharrak
Alta emateko inprimakian helbide fiskalean ere alta emateko aukera dago.