Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Lekeition erroldatutako pertsona batek bere datu pertsonalak aldatzea, akats bat zuzentzeko edo daturen bat aldatu delako.
Nork eska dezake?
Ohiko bizilekua Lekeition duten interesatu guztiek edo euren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
- Posta arruntez.
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Bertaratuz gero eta posible bada, momentuan bertan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Datu pertsonalak aldatzeko INPRIMAKIA beteta (eskabide orri arrunta).
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa aldatu behar den datuari dagokiona izango da:
- NANarekin, Pasaportearekin edo Egoitza-baimenarekin lotuta badago aldaketa, dokumentu hori aukeztuko da.
- Aldatu nahi diren bestelako datuak egiaztatzeko behar diren dokumentuak.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza