Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Egoitza-baimen iraunkorrik ez daukaten Erkidegoaz kanpoko atzerritarren errolda-inskripzioak 2 urtetik 2 urtera berritzea.
Nork eska dezake?
Espainian bizi diren eta egoitza-baimen iraunkorrik ez daukaten Erkidegoaz kanpoko atzerritarrek edo euren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
BISCAYTIKek ematen ditu, bai Errolda-inskripzioa berritzeko jakinarazpena, bai interesatuak sinatu beharreko eskaera (dokumentu biek daramatzate interesatuaren datuak).
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Posible bada, momentuan bertan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Nahiz eta baldintza hauetan dauden atzerritarrek bi urtero aurkezteko betebeharra izan, Lekeitioko Udalak jakinarazpena bidaltzen die, iraungitze data baino lehen udaletxetik pasa daitezen, egin beharreko tramiteak egiteko.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Espainiako agintariek emandako egoitza-txartel iraungi gabea edo euren herrialdeko pasaporte iraungi gabea (iraungita badago, berritze-izapideak egin direla adierazten duen ziurtagiria ere aurkeztu behar da). Izen-ematea, ahal dela, AIZ erabilita egingo da.
- Adin txikikoen kasuan:
- Berritzeko eskaera adingabearen ardura duen gurasoak edo legezko ordezkariak egin beharko du, eta azken horrek bere NANaren fotokopia aurkeztu beharko du.
Onartzea
Alkateak
Indarraldia
Bi urte
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Aurkeztutako dokumentazioa jaso eta dena zuzen dagoela egiaztatzea.
- Datuak sartzea, Biztanleen Erroldako informatika-aplikazioan.
Geroko tramiteen laburpena
Artxibatzea.
Oharrak
- Egoitza-baimen iraunkorrik gabeko erkidegoaz kanpoko atzerritarren errolda-inskripzioa bi urtean behin berritu behar da. Berritzea ezarritako epean ez egitea inskripzioa iraungitzeko eta Biztanleen Erroldan baja emateko arrazoi izango da.
- Egoitza-baimen iraunkorra edo Espainiako NANa edukiz gero, dokumentu hori ere aurkeztu beharko da, eskatzailea tramitatu beharreko bajen zerrendatik ezabatzeko.