1.03. Baja (beste udalerri batera bizitzen joateagatik)

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Lekeitioko Biztanleen Udal Erroldan baja ematea, interesatua beste udalerri batera bizitzen joateagatik, Espainiara zein atzerrira.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. 
Zalantzetarako telefonoa: 946034100

Kostua

Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • a), b) eta c) kasuetan, posible bada, momentuan bertan.
  • d) kasuan, 6 hilabeteko epea aurreikusten da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

EMAN AHAL DIREN KASUAK: 
  • a) Bizilekua estatuko beste udalerri batera aldatzea: 
    • Ez da beharrezkoa Lekeitioko udaletxean baja eskatzea, nahikoa da alta eman nahi den udalerrian alta tramitatzea (alta ematen duen udalak igorriko du baja Lekeitioko udaletxera, eta honek ofizioz kudeatuko du). 
  • b) Bizilekua atzerrira aldatzea: 
    • Lekeition erroldatutako pertsona bat atzerrira bizitzen badoa, izena eman behar du joango den herrialdeko Espainiako Kontsulatuan (Kontsulatuak bialduko du baja Lekeitioko udaletxera, eta honek ofizioz kudeatuko du). 
  • c) Atzerritar batek bizilekua atzerrira aldatzea: 
    • Atzerrira bizitzen doan pertsona batek Lekeitioko udalerrian baja eman nahi badu, idatziz eskatu beharko du, bere nortasun-agiriaren fotokopia bat erantsita. 
  • d) Norbaitek beste norbaiten baja ofizioz egiten hasteko eskaera: 
    • Pertsona batek, beti ere etxebizitza bat okupatzea ahalbidetzen dion titulua izanda, etxebizitza horretako gainerako bizilagunen baja ofizioz egitea eskatu ahal du, Biztanleei eta lurralde-mugatzeari buruzko araudiko 72. artikuluak xedatutakoaren arabera. Horretarako pertsona horien izenen zerrenda aurkeztu beharko du Udalean. 
    • Udalak, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, baja ofizioz emateko espedienteari hasiera emango dio. 
Aurreko paragrafoan aipatutako ofiziozko baja-eskaera bertan erroldatutako pertsonak banantzearen ondorio bada, banantze-epaiaren kopia bat aurkeztu beharko da. Bertan zehaztuta agertu behar da, etxebizitzaren gozamen esklusiboaren esleipena ezkontide eskatzaileri eman zaiola.

Onartzea

Alkateak

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak
  • Baimena
  • Baja-eskaera

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen 7/1985 Legea. 
  • Toki-erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia,  1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak (BOE 194 – 1986/08/14).
  • 1999ko abenduaren 13ko 15 Lege Organikoa Izaera Pertsonaleko Datuak Babesten duena. 
  • 2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena udal erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dituena. 

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Aurkeztutako dokumentazioa jaso eta dena zuzen dagoela egiaztatzea. 
  2. d) kasuan, eskaera Idazkaritzara bidaltzea, dagokion prozedurarekin jarraitzeko: interesatuari jakinarazpena bidali, udaletxeko tabloian eta BOEn publikatu, espedientea erroldatze kontseilura bidali txostena egin dezaten eta ebazpena hartu).

Oharrak

Heriotzagatik ere eskatu daiteke pertsona bati baja ematea, nahiz eta ofizioz egiten den. Kasu horretan heriotza-ziurtagiria ekarri behar da.