Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Egiaztagiria eskatzea, aurreko erroldatzeak egiaztatzeko.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo euren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
- Posta arruntez.
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Posible bada, momentuan bertan, beti ere emandako informazioa datu-basean jasota badago.
- Informazioa datu-basean jasota ez badago edo eskaera postaz eginez gero: 3 egun.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta bete behar da, biztanlearen helbide guztiak adierazita.
- Interesduna bertaratuz gero, bere NAN, pasaporte, gidabaimen edo egoitza-baimen originala aurkeztu behar du, egoeraren arabera.
- Pertsona baimendunek honako hauek aurkeztu behar dituzte:
- Euren NAN, pasaporte, gidabaimen edo egoitza-baimen originala, dagokionaren arabera.
- Ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentu originala.
- Interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren kopia, dagokionaren arabera. Adingabeen kasuan, Erregistro Zibileko hitzez-hitzezko ziurtagiria.
KASU BEREZIAK:
- Hildako pertsona bati badagokio eta Biztanleen Udal Erroldan bere heriotzaren berri jaso ez bada, heriotza-egiaztagiria aurkeztu behar da.
- Seme-alaba adingabeek badira eta gurasoaren bizileku berean bizi ez, guraso-agintea egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko da, edo seme-alabekin bizi den gurasoaren baimena.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza