Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Udal-zergak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria, ondoko tributuak izan ezik: (JEZ eta urari, zaborrari eta estolderiari dagozkion tasak).
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: Ogasun sailan. Ordutegia: martitzena eta eguena, 9:00-etatik -14:00-etara.
- Posta elektronikoz: nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Tramiteak ez du kostu gehigarririk.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: 72 ordu.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa (ZFAOko 229-1 art.).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Sujeto pasibo legez ari den pertsonaren edo erakundearen NANa edo IFZ.
- Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
- Eskabide arrunta beteta.
Onartzea
Alkateak
Indarraldia
Ziurtagiriak 6 hileko balioa izango du
Ardura daukan unitatea
Diruzaintza
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri gisa.
- Diruzainak egiaztagiria zigilatzea eta sinatzea.
- Espedientea artxibatzea.
Oharrak
Udalak biltzen ez dituen zergetarako (JEZ, zaborrei, urari eta estolderiari dagozkien tasak), pertsona interesdunak dagokion administraziora jo beharko du (Bizkaiko Foru Aldundia, JEZri dagokienez, esate baterako).