Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Lekeition erroldatutako pertsona batek bizilekua aldatzea.
Nork eska dezake?
Ohiko bizilekua Lekeition duten interesatu guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Posible bada, momentuan bertan.
- Ebazpena emateko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Bizilekua aldatzeko INPRIMAKIA beteta (adinez nagusi diren guztiek sinatuta).
- Hirugarren baten izenean eskatuz gero, ordezkaritza-idazkia.
- Identifikazio-agiriak:
- Erroldatzen diren pertsona guztien NANa (nahitaez 14 urte bete badituzte).
- Adin txikiko errolda egiteko, Erregistro Zibileko hitzez-hitzezko ziurtagiria. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatuz gero, beharrezkoa da beste gurasoaren ezagutza egiaztatzea edo adingabearen tutoretzaren jabe izatea. Gurasoena ez beste bizileku batean erroldatuz gero, erroldatutako pertsonaren baimenaz gainera, gurasoen baimena edo lege-ordezkariaren baimena ere behar da.
- Atzerritarrak identifikatzeko dokumentazioa:
- Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek euren herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu behar dute, indarrean dagoena. Halaber, halakorik edukiz gero, Atzerritarren Erregistro Nagusian izena emanda dutela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta bertan atzerritarren identifikazio-zenbakiak (AIZ) agertu behar du. Izen-ematea, ahal dela, AIZ erabilita egingo da.
- Beste estatu batzuetako herritarrek egoitza-agiria (Espainiako agintariek emandakoa eta iraungi gabea) aurkeztu beharko dute. Hori eduki ezean, euren herrialdeko pasaporte iraungi gabea aurkez dezakete, dagokion bisatuarekin batera (hirugarren herrialdeetako egoitza-agiriak ez du balio). Izen ematea, ahal dela, AIZ erabilita egingo da.
- Bizilekuaren dokumentazioa:
- Etxebizitzaren salerosketa-eskritura, alokairu-kontratua, kontribuzioaren ordainagiria edo, aurrekorik eduki ezean, uraren edo argiaren ordainagiria. Erabilera-eskubidearen gaineko beste titulu batzuk (banantze-kasuetan, epailearen epaia; testamentuak; dohaintzak eta abar).
- Etxebizitzaren eskritura edo alokairu-kontratua eduki ezean, etxebizitzaren jabearen edo alokairuaren titularraren baimena, edo pareko dokumentuak.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera eta aurkeztutako dokumentazioa jaso eta dena zuzen dagoela egiaztatzea.
- Datuak zuzen daudela begiratu Erroldaren aplikazioan.
- Aldatutako datuak Biztanleen Erroldako informatika-aplikazioan sartzea.
- Artxibatzea.
Oharrak
Bizilekua aldatzeko inprimakian helbide fiskala aldatzeko aukera dago.