2.12. Banku helbideratzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Zergen ordainketa edozein finantza-erakundetan helbideratzea.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre:  Ogasun sailan 
Ordutegia: martitzena eta eguena , 9:00-etatik  - 14:00-etara.
  • Posta elektronikoz: nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus  
Zalantzetarako telefonoa: 946034100

Kostua

Tramiteak ez du kostu gehigarririk.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: posible bada, momentuan bertan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Sujeto pasibo legez ari den pertsonaren edo erakundearen NANa edo IFZ.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
  • Helbideratzeko eskaera beteta.

Onartzea

Alkateak

Ardura daukan unitatea

Diruzaintza

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Udal-ordenantza fiskalak. 
  • Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau orokorra.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Helbideratzeko eskaera jasotzea. 
  2. Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.

Geroko tramiteen laburpena

Informatika-aplikazioan alta ematea.

Oharrak

  • Errolda fiskala onetsita badago, helbideratzea hurrengo urterako egingo da. 
  • Zergaren bat helbideratuta izanez gero, erreziboa bueltatzen bada edo saldo nahiko ez badago, Udalak helbideratze hori anulatu ahal izango du.