Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Pertsona titularraren helbide fiskala aldatzea, udal-zergak eta tasak, eta eskubide publikoko zorren ordainketa jakinarazteko.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: Ogasun sailan. Ordutegia: martitzena eta eguena, 9:00-etatik -14:00-etara.
- Posta elektronikoz: nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Tramiteak ez du kostu gehigarririk.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Aurreikusitako epea: posible bada, momentuan bertan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Sujeto pasibo legez ari den pertsonaren edo erakundearen NANa edo IFZ.
- Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
- Eskabide arrunta beteta.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Diruzaintza
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
Geroko tramiteen laburpena
Ekonomia saileko programaren datu-basean aldaketak egitea.