3.01. Hirigintza Konsultak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Informazio eskaera egitea gai konkretu batzuen gainean: finka edo higiezin bati ezar ahal zaion hirigintza-erregimenari eta -baldintzei buruz; obra konkretu bat egiteko aukerei buruz edo jarduera konkretu bat instalatzeari buruz; planeamendu orokorrari buruz, …

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona guztiek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus   
Zalantzetarako telefonoa: 946034100

Kostua

Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide arrunta beteta. 
  • Kasuaren arabera, honako dokumentazio hau:
    • Eskatu den informazioari dagokion finkaren edo higiezinaren identifikazio argia (katastroko eta erregistroko erreferentziak, identifikazio-planoa, etab.). 
    • Instalatu nahi den obrari edo jarduerari buruzko memoria. 
    • Kokapenaren planoa. 
    • Barnealde mugatuaren banaketaren planoa. 
    • Instalatu nahi den makineriari buruzko dokumentuak.
  • Kontsultari dagokion bestelako edozein dokumentu. 

Onartzea

Alkatetzak

Ardura daukan unitatea

Hirigintza saila

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Lurzoruaren Legearen testu bateratuko 5-d) artikulua (7/2015 Legegintzako Errege Dekretua). 
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 9. artikulua. 
  • Udal-planeamendua.
  • Kasuan kasuko gainontzeko legedia.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera. 
  2. Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
  3. Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.

Geroko tramiteen laburpena

  1. Txosten teknikoa egitea.
  2. Pertsona interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

  • Txosten teknikoak informatzaileak dira, ez dira lotesleak.
  • Ofizioz egiaztatuko da, higiezina Katastroan alta emanda dagoela. Horrela ez bada, alta ofizioz izapidetuko da.