4.07. Gaueko harrera zerbitzuak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Bazterkeria-egoeran dauden pertsonei, eta bereziki iragaitzazko bidaiariei eta etxerik ez duten pertsonei eskaintzen zaizkien baliabideak dira, laguntza-intentsitate txikikoak, gaua igarotzeko baliabide bat, oinarrizko prestazioak berehala eskaintzen dituztenak ostatuari, mantenuari eta higiene pertsonalari dagokienez. 
Egonaldia iraupen laburrekoa da, astebeteko gehieneko epea ezartzen baita, baina epe hori luzatu ahal izango da, behar izanez gero, bazterkeria balioesten den arte, eta, hala badagokio, balioespena egin ondoren, bigarren mailako arretarako baliabideak lortu ahal izango dira. 
Zerbitzu iraunkorrak dira eta urteko gau guztietan eskaintzen dira, baina urteko aldi jakin batzuetan indar daitezke premien igoerari erantzuteko.

Nork eska dezake?

Gaua igarotzeko baliabide bat behar duten eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonak, premia edo zirkunstantzia bereziak dituzten pertsonak izan ezik (bereziki, jokabide-nahasteak, azkenaldiko ospitaleko alta – gaixondoan laguntza behar duena– eta abstinentzia-sindromea batera gertatzen diren egoerak). 

18 urte edo gehiago izatea.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.
94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak
  • Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Kostua

Doan.

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak