Informazioa
Zer da? Zertan datza?
- Udalean jasotzea herritarrek sortutako ekimenak edo egindako iradokizunak: zerbitzuen kalitatea hobetzeko, gastu publikoaren etekina edo aurrezkia handitzeko, tramiteak errazteko edo beharrezkoak ez direnak desagerrarazteko. Halaber, edozein neurri proposatzea herritarren asebetetze maila hobetzeko.
- Udalean jasotzea herritarrek aurkezten dituzten kexak eta erreklamazioak: administrazio-bulegoetan edo udal-zerbitzuen funtzionamenduan atzematen dituzten atzerapenak, arretarik ezak edo bestelako jarduera irregularrak.
- Udalean jasotzea edozergatiko esker emateak.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo euren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Aurreikusitako epea: Gaiaren arabera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide idatzia.
- Egoki ikusten den dokumentazio osagarria.
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza
Legezko informazioa
Lege-esparrua
- Herri-administrazioen administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea.
- Herritarren parte hartzerako ordenantza (BAO 94 /2017/05/18).
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Ohartarazpena, iradokizuna edo kexa telefonoz jasotzen bada:
1. Mezua idatziz ipintzea.
2. Dagokion sailera igortzea, edukiaren arabera.
- Gainerako kasuetan:
1. Iradokizunaren, erreklamazioaren edo esker ematearen idazkia jasotzea.
2. Dagokion sailera igortzea, edukiaren arabera.
Geroko tramiteen laburpena
- Iradokizuna edo erreklamazioa eginez gero:
1. Informazio-espedientea irekitzea (aldez aurreko informazio-aldia).
2. Herritarrei egindako jarduerei eta, halakorik badago, hartutako neurriei buruzko informazioa igortzea.
- Esker emateak direnean:
1. Partikularrarekin harremanetan jartzea.
Oharrak
Izapide honetan aurreikusten diren kexak ez dute prozedura zehatzailerik hasiko.
Beraz, ez dira inola ere administrazio-errekurtsotzat hartuko, eta ez dute etengo indarrean dauden araudiak ezarritako epeak. Halaber, ez dute inola ere baldintzatuko pertsona interesdunek prozedura jakin batean dituzten gainerako jarduerak edo eskubideak.