Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Ibilgailuarekin Lekeitioko alde zaharrera sartzeko baimena eskatzea.
Nork eska dezake?
- Alde Historikoan erroldatuta edo egoitza soziala duten herritar edo enpresak edota merkatal edo ostalaritza lokalak dituztenak, etxez etxeko zerbitzuak ematen dituztenak, konponketa eta obrak egiten dituzten enpresak, udalerriko auto-taxi lizentziadunak, zerbitzu bereziak eta larrialdikoak, plazapeko aparkalekuko emakiden titularrak edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Txartelagaitik 12 euroko fidantza utzi beharko da.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurrikusitako epea: bi aste.
- Legezko gehienezko epea: hiru hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide orria beteta, ibilgailua Alde Zaharrera sartzeko.
- Eskatzailearen NAN edo IFK.
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena (ez, 65 urtetik gorakoak edo mugikortasun urrikoak).
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga eguneratua.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoenaren agiria, hala badagokio.
- Mugikortasun urriaren egiaztagiria, hala badagokio.
Onartzea
Alkatetza
Ardura daukan unitatea
Diruzaintza
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea diruzaintzara bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Pertsona interesdunari jakinaraztea erabakia: ezezkoa denean idatziz eta arrazoituta.
- Baiezkoa denean, txartela jaso eta fidantza ordaindu.
Oharrak
Udalak baimen hauek baliogabetu ahal izango ditu.