Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Kirol ikastaroetan partehartzeko baja ematea.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Kiroldegian aurrez-aurre: Astelehenetik barikura 8:00etatik 22:00etara
- Neguan:
- Zapatuetan: 9:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara.
- Domeka eta jai egunetan: 9:00etatik 13:30etara
-
- Udan:
- Zapatuetan eta domeketan: 9:00etatik 14:00etara
- Jai egunetan: zarratuta.
Zalantzetarako telefonoa: 946243005 edo kiroldegia@lekeitio.eus
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: posible bada, momentuan bertan ematen da baja (astelehenetik barikura). Asteburuetan informazioa ematen da eta dokumentuak jasotzen dira baina ez da bajarik formalizatzen.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Borondatezko bajaren jakinarazpen orria beteta.
Ardura daukan unitatea
Kirol zerbitzuak
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jasotzea eta ikastaroan baja ematea.
- Dirua itzuli hala badagokio.
Geroko tramiteen laburpena
1. Zerrendako hurrengoari deitzea.
Oharrak
- Aurreko hileko 15etik 25era eskatu behar da baja ematea ikastaroetan (adin gabekoen igeriketa ikastaroetan lehen hilean eska daiteke baja. Epe hau pasa ondoren, hiruhilabeteko osoa ordaindu beharko da).