Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Tramite honen helburua ondorengoa da: egiaztatzea egindako obrak, lizentzia jasotzeko aurkeztu den proiektuaren arabera egin direla.
Baita ere, eraikin edo obra bat erabilera jakin baterako izan daitekeen, kokaleku egokian dagoelako eta segurtasun eta osasun baldintzak betetzen dituelako, eta, hala behar denean, egin beharreko urbanizazio-lana egin ote den.
Eraikin baten eraberritze globala egiten bada, aldez aurretik zuen erabileraren aldaketa orokortua barne hartuz, baimen-mota hori lortu behar da derrigor, berrerabiltzen hasi baino lehen.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta.
- Lekeitioko Arau Ordezkatzaileen 50. artikuluan zerrendatzen diren dokumentuak.
Onartzea
Alkatetzak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Ikuskapena eta txosten teknikoa egitea.
- Ebazpena ematea.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
Oharrak
Tramitazioa amaitzen denean eta hilabete pasatu ondoren, bai interesatuak eta bai Udalak, Bizkaiko katastroan aurkeztu beharko dute altaren ziurtagiria eta eskritura formalizatua.
Lotutako izapideak:
- Obra handietarako lizentzia (Begiratu 3.2 tramitea).