Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Edozein pertsonak salatu ahal du administrazioaren aurrean, portaera edo gertakizunen bat, zigorgarria ala ez, administrazioak ebazteko ikerketa edo prozedura bat zabaltzea ala ez.
Nork eska dezake?
Edozein pertsonak edo bere legezko ordezkariak.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: hiru hilabete.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta.
- Salatutakoa egiaztatzeko, egoki ikusten den dokumentazio osagarria.
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Aurkeztutako dokumentazioa jaso eta eskaera erregistratzea.
- Kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa.
- Salaketa Idazkaritza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Dagokion udal-sailak txostena egitea.
- Bidezkoa bada, frogak egitea (lekukoenak edo beste batzuk).
- Entzunaldi-izapidea egitea.
- Zigor-prozedura zabalduko den ala ez erabakitzea.
- Erabakitakoa jakinaraztea bai salatutako pertsonari, bai salaketa jarri duenari.
Oharrak
- Salaketa-gaiak askotarikoak izan daitezke: establezimenduen ordutegiak, lanak eta hirigintza, ingurumena eta osasuna, txakurrak, hondakinak, etab.
- Ordenantzak hausteagatiko prozedura hauek ofizioz ere abiarazten dira.