Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko baimena eskatzea (beti ere 3.4 eta 3.12tik 3.15era bitarteko tramiteen artean ez bada sartzen eskaera).
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskabide arrunta beteta, honako hauek adierazita:
- Eskaeraren zergatia.
- Okupatuko den jabari publikoaren muga zehatzak eta neurriak.
- Instalazio-mota, ezaugarriak eta materialak.
- Egin nahi den erabileraren egun eta ordu-tartea, hala badagokio.
Onartzea
Alkatetzak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza edo idazkaritza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Txosten teknikoa egitea.
- Ebazpena ematea.
- Diruzaintza sailera bidaltzea, likidazioa egin dezan (dagokion hiri-matrikularen erroldan alta eman).
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.