4.06. Eguneko arretarako zerbitzua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Zerbitzu hauek egunean zehar erabil dezaketen baliabide bat jartzen dute pertsonen eskura. Baliabide horren bitartez, pertsona horiei arreta emateko premia espezifikoekin lotutako intentsitate txikiko laguntza eskaintzen zaie; horregatik, zerbitzu honen helburuak aldatu egiten dira xede den kolektiboaren arabera: 
  • a) Mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran (I. gradua, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 25etik 39ra bitarteko puntuazioa izanik) dauden adinekoei autonomiari eusten laguntzea eta ohiko bizi-ingurunean jarraitzen eta gizarteratzen laguntzea, isolamendu-egoerak konpentsatuz, behar izanez gero; 
  • b) Zerbitzua premiaz lortu beharra dakarren bazterkeria-egoeran dauden pertsonei eguna igarotzeko eta oinarrizko elikadura- eta higiene-premiak betetzeko gailu bat eskaintzea.

Nork eska dezake?

  • Lehenengo motan: mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden adinekoak (I. gradua, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 25etik 39ra bitarteko puntuazioa izanik). 65 urte edo gehiago izatea
  • Bigarren motan: gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak. 18 urte edo gehiago izatea.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.

  • Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.

94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak

  • Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Kostua

  1. Mota: Baterako ordainketari lotutako zerbitzua, bakoitzaren ahalmen ekonomikoen arabera (kopagoa)
  2. Mota. Dohainik.

Onartzea

Lea Artibai Amankomunazgoak

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera gauzatu.
  2. Egoera baloratu
  3. Ebazpena.