Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Laugarren Kategoriako armak eduki eta erabili ahal izateko agiria eskatzea edo agiriaren luzapena lortzea: karabinak eta arma leun edo marraduneko pistolak, eta tiro bakarrekoak, eta eragintza bakarreko errebolberrak; airsoft eta paintballeko armak.
Nork eska dezake?
14 urtetik gorako pertsonek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaltzaingoaren bulegoetan aurrez-aurre: astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara.
Zalantzetarako telefonoa: 946842000
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: aste bete.
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Adinez nagusiak:
- NANaren fotokopia.
- Armaren erosketaren faktura, arma marka, modeloa, serie-zenbakia eta ezaugarriak adierazita.
- Baimena behar duen arma ere aurkeztu egin behar da.
Adingabeak:
- Adingabearen eta legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
- Armaren erosketaren faktura, arma marka, modeloa, serie-zenbakia eta ezaugarriak adierazita.
- Baimena behar duen arma ere aurkeztu egin behar da.
Onartzea
Alkatetza
Ardura daukan unitatea
Udaltzaingoa
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Arma erosketaren faktura
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Udaltzainek interesatuaren datuak jasotzea, dokumentazioarekin batera.
- Dokumentazioa aztertzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Alkateak lizentzia sinatzea.
- Interesatuari jakinaraztea.