2.17. Gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako diru-laguntza eskatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Etxebizitza alokatzeko diru-laguntza eskatzea, urtero argitaratzen den ordenantzaren arabera.

Nork eska dezake?

Lekeition bizi diren 18-35 urte bitarteko gazteak edo euren legezko ordezkariak. Bete beharreko baldintza zehatzak urte bakoitzeko ordenantzan agertzen dira.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus 
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00

Kostua

Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Urtero hilabeteko epea emango da eskaerak aurkezteko.
  • Ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehienezko epea hiru (3) hilabetekoa izango da, diru-laguntza eskaera aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabide orria beteta (I. eranskina). 
  • a) Elkarbizitza unitateko kide diren pertsona guztien NANaren fotokopia, indarrean dagoen egoitza-txartela edo pasaportea. Adingaberik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere eraman beharko da senidetasuna egiaztatzeko.
  • b) Etxebizitzaren alokairu-kontratuan titular bat baino gehiago badago, alokairu-kontratuaren titular guztiek haietako baten alde emandako baimena, diru-laguntza beren izenean eskatzekoa (I. ERANSKINA).
  • c) Bizikidetza unitateko bi pertsonako (gehienez) logela bat dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa (adibidez; alokairu kontratuari atxikitutako argazkiak).
  • d) Jabetza-Erregistroaren indizeen zerbitzuak emandako ziurtagiriaren fotokopia, zeinek egiaztatu behar baitu elkarbizitza-unitateko kide guztiek betetzen dutela honako baldintza hau: jabetzako etxebizitzarik edo/eta azalera-eskubiderik eduki ez izana diru laguntza eskaera egin baino 15 egun lehenago.
    • Etxebizitza baten titular-kide izanez gero, edo etxebizitzaren baten jabea izanez gero, deialdian jasotako salbuespen bat egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia. Hala nola;
      •     i) Herentzia kasuan, herentziaren onarpen-agiria eta etxebizitza-partaidetzaren eskritura.
      •     ii) Dohaintza-kasuan, dohaintza-eskritura.
      •     iii) Bi kasuetan partaidetza saldu izan balitz, eskualdatzearen eskritura.
    • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, deialdian jasotako kasuren bat egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia (banantze-epaia, dibortzio-epaia, hitzarmen arauemailea, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana egiaztatzen duen dokumentu legeztatua, konpentsazio-pentsioa edo mantenu-pentsioa…).
  • e) Etxebizitzaren alokairu kontratuaren kopia, diruz lagunduko den denbora-tartea bertan sartuz. Kontratuak urtebete edo gehiagoko iraunaldia izan beharko du.
  • f) Errenta aitorpena egin badute, 18 urtetik gora duten elkarbizitza-unitateko kide guztien errenta-aitorpenaren fotokopia, iragandako azken zerga-ekitaldiari dagokiona (eskabidea aurkezten den unea erreferentziatzat hartuta).
  • g) Errenta aitorpena egin ez badute, hura egitetik salbuetsita egotearen ziurtagiriaren fotokopia eta iragandako azken zerga-ekitaldiari dagozkion diru-sarrerak frogatzen duen dokumentazioa (eskabidea aurkezten den unea erreferentziatzat hartuta). Diru-sarrerarik izan ezean, horrela delako adierazpena.
  • h) 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiak Etxebideko etxebizitza eskatzaileen erregistro ofizialean alokairu-eskatzaile moduan inskribatuta daudela edo inskribatzea eskatu dutela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia.
  • i) Etxebizitzarako prestazio osagarririk edo antzeko diru-laguntzarik jasotzen dutela egiaztatzen duen LANBIDEren egiaztagiriaren fotokopia, 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiena.
  • j) Etxebizitzan bizi diren pertsonen artean errentatzailearekin inongo lotura familiarrik ez egotearen ziurtagiria, odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
  • k) Administrazioarekin Gizarte Segurantzan eta zergen betebeharretan (Bizkaiko Foru Aldundia) egunean egotearen ziurtagiria.
  • l) Lekeitioko udalerriarekin inolako diru-zorrik ez izatearen ziurtagiria.
  • m) Ordaindutako alokairuko hileko-kuotak errentatzailearen banku-korrontean sartu izanaren egiaztagiriak (ez da onartuko eskudirutan egindako ordainketarik).
  • n) Diru-laguntza jasotzeko banku-korrontearen titulartasuna frogatzen duen dokumentua. Dokumentu hauetako edozeinek balio du horretarako: laburpen bankarioaren kopia, libretaren kopia, banketxeak egindako ziurtagiriak, dirulaguntza-eskabideko “Kontu-zenbakia” atalean banketxeak jarritako zigilua. 
  • o) Diru-laguntza emateko betebeharrak kontuan izanik, baliagarria izan daitekeen beste edozein agiri.

Onartzea

Alkateak

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Familia unitatearen errentaren frogagiria
  • EIN-ren ziurtagiria
  • GZIN -ren ziurtagiria
  • Alokairu kontratua
  • Bikotea ez edukitzearen zin egindako deklarazioa
  • Bikoteko kide batek besteari elkartasunaren bukaeraren komunikazioa
  • Argazkia
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua
  • Diru sarreren frogagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Lekeition bizi diren 18-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaerak jaso, egiaztatu eta erregistratzea. 
  2. Eskaerak Idazkaritza arlora bidaltzea. 

Geroko tramiteen laburpena

  1. Balorazio komiteak ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen diren ala ez ziurtatzea.
  2. Baldintzak ez badira betetzen, interesatuak 10 eguneko epea izango du dena delakoa zuzentzeko, baldintzak betetzen ez dituela jakinarazten zaionetik.
  3. Tokiko Gobernu-Batzarrak ebazpena ematea.
  4. Interesdunei ebazpena jakinaraztea.
  5. Onuradunek diru-laguntza justifikatzea. 
  6. Balorazio komiteak oneritzia eman eta diruzainari ordainketa agindua bideratzea.
  7. Ordainketa egitea.

Oharrak

Eskatzaileek berariazko baimena eman beharko diete Lekeitioko Udaleko udal zerbitzuei, eskumena duten erakundeek laguntzen onuradun izateko bete behar diren baldintza guztiak betetzeko datuak batu ditzaten, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 6. artikuluan ezarritakoa betez. Erroldako datuak udalak jasoko ditu zuzenean.