4.16. Telelaguntza zerbitzua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Telelaguntza-zerbitzuak telefono-linearen bitartez erabiltzaileei etengabeko arreta-zerbitzu bat eskaintzen die urteko egun guztietan, 24 ordu eguenan, persona naguesien autonomia- eta segurtasun-sentimendua indartzen laguntzeko. 
Honako helburu hauek ditu: 
  • Autonomia mugatua dutelako, gizartean isolatuta geratzeko arrisku-egoeran daudelako edo/eta arreta edo gainbegiratzea behar duten pertsonei bere gizarte-ingurunean geratzeko aukera erraztea. 
  • Laguntza-sareekiko etengabeko harremana eskaintzea, bizi-kalitatea hobetzeko eta bizilekuan autonomia- eta segurtasun-sentimendua indartzeko. 
  • Gizarte-premiako edo larrialdiko egoeretan berehalako esku-hartzea eskaintzea. 
  • Erabiltzaileak zaintzeko ardura duenari euskarria eskaintzea, eta zailtasun-egoeraren bat jasaten badu arreta eskainiko zaiola jakitun izatea. 

Nork eska dezake?

  • a) Adin-mugarik gabe mendetasuna aitortua duten pertsonentzat eta gizarte-isolamenduko arriskuan dauden eta oinarrizko gizarte-zerbitzuaren arabera telela-guntza-zerbitzuaren bidez erantzuteko moduko premiak dituzten pertsonentzat. 
  • b) 65 urte edo gehiago izatea, mendetasun-arriskuan dauden pertsonen kasuan. 
  • c) 75 urte edo gehiago izatea, bakarrik bizi diren pertsona autonomoen kasuan.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.

Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.

94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak

Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Kostua

Hilero 4 €

Onartzea

Eusko Jaurlaritza

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak