4.05. Gizarte Zerbitzuen eremuko Partehartzea eta Gizarteratzea sustatzeko Zerbitzua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Zerbitzu honek komunitatearen parte-hartze antolatua sustatzen du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren berezko helburuak lortzeko eta gizarte-zerbitzuen bidez erantzuteko moduko premiei aurrea hartzeko eta erantzuteko. Bereziki, honako hauen parte-hartzea sustatuko da: 
  • a) beste gizarte-zerbitzu batzuen erabiltzaileak izanik edo izan gabe taldeen, sareen edo elkarrekiko laguntzako beste ekimen batzuen bidez premia horiei aurrea hartzen eta erantzuten parte hartu nahi duten pertsonena; 
  • b) herritarrena, oro har, helburu horietara bideratutako boluntariotza-jardueren bidez (gizarte-bolun-tariotza); 
  • c) toki-eremuan diharduten Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko erakundeenak; 
  • d) zerbitzuen eta zentroen erabiltzaileena eta, hala badagokio, ahaideena. Honako jarduera hauek garatzen ditu:
    • a) parte hartu nahi duten pertsonei informazioa eta orientabidea ematekoak; 
    • b) sentsibilizatzekoak, herritar guztientzat bideratuta daudenak; 
    • c) prestakuntzakoak, hala badagokio. 
Zerbitzua ematen edo sustatzen deneko udalerria hartzen dute jarduerek jarduteko eremu geografikotzat edo udalerri hori hartzen dute eremu geografikotzat.

Nork eska dezake?

Biztanleria osoa.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.

Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.

Interneten bidez (www.lea-artibai.org)

94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak

Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa.

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Bikotea ez edukitzearen zin egindako deklarazioa
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua

Legezko informazioa

Oharrak