Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Barandiaran aretoa erabiltzeko baimena eskuratzea.
Nork eska dezake?
Legez eratutako edozein elkarteren, ikastetxeren edo eragileren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Kultur Etxean aurrez-aurre:
- Neguan:
- Astelehenetan: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
- Martitzenetik barikura: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:30era.
- Zapatuetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
- Udan: (Uztaileko arratsalde eta zapatuetan zarratuta)
- Astelehenetik barikura: 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara.
- Zapatuetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
- Posta elektronikoz: kulturetxea@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946243482
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren eta erabileraren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: posible bada, momentuan bertan ematen da erantzuna.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Barandiaran aretoa erabiltzeko inprimakia beteta, ondo zehaztuta zer egin nahi den, zeintzuk baliabide behar diren, etab.
Onartzea
Kultura Saila
Ardura daukan unitatea
Kultura saila
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jasotzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Dagozkion azterketak egitea (egutegia kontsultatu, etab.).
- Barandiaran erreserbatzea.
- Eskatzaileari jakinaraztea.
Oharrak
- Eskariak 15 eguneko aurretiaz egin behar dira.
- Aretoaren erabilera zuzenaren erantzule eskatzailea izango da.