Kontratatzaile-profila

ABAROA JAUREGIA: ERABILERAK ZEHAZTU, BERE BERRERABILERA ZUZKIDURA EKIPAMENDU BEZALA ETA BALIOAN JARRI. LAGUNTZA TEKNIKOA 

Espediente-zenbakia: 2017/01/27 -TGB 

Kontratu mota: Zerbitzuak

Prozedura: Irekia

Epemuga: 2017/03/06 

1.-    Entitate esleitzailea

    a.    Erakundea:    Lekeitioko udala
    b.    Espedientea bideratzen duen bulegoa:  Idazkaritza.

2.-    Kontratuaren gaia

    a.    Mota:  Zerbitzuak
    b.     CPV-08 kodea: 71242000-6
    c.    Deskribapena: Abaroa jauregiaren erabileren zehazketa, bere berrerabilera          zuzkidura ekipamendu bezala eta bera balioan jartzeko laguntza teknikoa
    d.    Burutzeko lekua:  Lekeitio
    e.     Burutzeko edo emateko epea:   9 hilabete

3.-    Esleitzeko tramitazioa eta jardunbidea

    a.    Tramitazioa:   Arrunta
    b.    Jardunbidea:  Irekia

4.-     Lehiaketaren oinarrizko aurrekontua: 133.000 €  (BEZ barne)

5.    Esleitzeko oinarri gisa balio behar duten irizpideak:

    -    Proposamen ekonomikoa: 30 puntu
    -    Balorazio teknikoa: 70 puntu, honela banatuta:
       •  Disziplina anitzeko lantaldea: 20 puntu
       •  Proiektua amaitzeko eta entregatzeko epeak: 10 puntu
       •  Memoria teknikoaren kalitatea. 40 puntu
        • Partzehartze metodologia: 15 puntu
        • Ondare mailan esku-hartzeko irizpideak: 15 puntu
        • Iraunarazteko irizpideak: 5 puntu
        • Patologien azterketarako metodologia: 5 puntu

6.-    Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea

    a.    Entitatea:       Lekeitioko udala – Bulego Orokorrak.
    b.    Helbidea:       Gamarra kalea, 1
    c.    Herria eta posta-kodea:   Lekeitio - 48280
    d.    Telefonoa:    946034100
    e.    Telefaxa:      946034125
    f.    E-Maila: jgoitia@lekeitio.eus; hirigintza@lekeitio.eus
    g.    Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaerak aurkezteko azken eguna bera.


7.-    Esleipendunak bete beharreko baldintza bereziak
    Kaudimen eta fidagarritasun ekonomiko eta finantzarioa, baita tekniko eta profesionala.

8.-    Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena

    a.    Aurkezteko epea: 20 egun naturaleko epea iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
    b.    Aurkezteko lekua:
        -    Entitatea:    Lekeitioko udala
        -    Helbidea:    Gamarra kalea, 1
        -    Herria eta posta-kodea:  Lekeitio – 48280

Eskaintza hau kontratazio-organoko kontratatzailearen profilean argitaratuko da, honako webgunean  eskuratu ahal izango da: www lekeitio.com

Administrazio Publikoen Kontratuen Legeko Erregelamendu Orokorreko 80. artikuluari jarraituz, proposamenak postaz ere aurkeztu ahal izango dira; horrelakoetan, enpresa lizitatzaileak Postetxean eskaintza zein egunetan sartu den justifikatu beharko du eta kontratazio-organoari eskaintza bidali dela jakinarazi beharko zaio telekopiaz, faxez, telefonoz edo posta elektronikoz, egun berean. . Bi baldintza horiek betetzen ez badira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren jasotako proposamenik ez da onartuko. Dena den, jarritako epea igaro eta hurrengo hamar egun naturalak igaro ostean ez bada proposamena jaso, ez da inolaz ere onartuko.
    
9.-    Eskaintzak irekitzea

    a.    Entitatea:    Lekeitioko udala
    b.    Helbidea:    Gamarra, 1
    c.    Herria:        Lekeitio
    d.    Data eta ordua:   Lekeitioko udaleko iragarki oholean eta kontratatzailearen profilean argitaratuko dira.

10.-    Agiriak eskuratzeko informatikako ataria edo web-orria:
    www.lekeitio.com  kontratatzailearen profilean.

11.-    Zalantzak argitzeko bilera eta Abaroa guneko instalazioetara bisita

2017ko otsailaren 22an 10:00etan Lekeitioko udalean.
Ondoren, Abaroa guneko instalazioetara bisita egingo da.
Bai informazio eskaera baita bilerara joateko eskaera ere Maier Aretxabaleta Bulego Teknikoko arduradunari zuzenduko zaizkio hurrengo korreo elektronikoan: hirigintza@lekeitio.eus.
   
 BALDINTZA ADMINISTRATIBOAK

 BALDINTZA TEKNIKOAK

KALIFIKAZIO AKTA

IRAGARKIA, B GUTUNAZALAREN IREKIERA

ADITUEN BATZORDEA IZENDATZEA

IRAGARKIA, C GUTUNAZALAREN IREKIERA

AKTA PRPOSAMENEN IREKIERA (B GUTUNAZALA)

AKTA (PROPOSAMENEN BALORAZIOA)

Batez besteko zenbatekoa – BEZik gabe: 109917,35