Aurrekontuak

2018. urteko AURREKONTUAK
PARTE HARTU!

Udal gobernutik 2018ko aurrekontuak lantzen gabiltza, abenduaren bukaeran aurrekontuok behin betiko onartzeko asmoarekin. 2018ko aurrekontuak 8.294.678,00 eurokoak dira (2017koak 7.824.601,00 eurotakoak) Udal Gobernu honen apustua oinarrizko eta kalitatezko zerbitzuak bermatzen eta mantentzen jarraitzea da.

Aurten ere, Udal gobernuak herritarren ekarpenak, iritziak, proposamenak kontuan izan nahi ditu urteko plangintza egiterakoan, partehartzea eta gardentasuna bultzatuz, “Lekeitio zeure erara” eraikitzeko.

Beraz, Lekeition erroldatuta bazaude eta adin nagusikoa bazara, abenduaren 11ra arte egin itzazu zure ekarpenak Udaleko edozein bulegotan, web orrialdean www.lekeitio.eus partehartzeko udal e-mail helbidean (partehartzea@lekeitio.eus) edota whatsapp bidez (656 702 508). Aurrekontuak osotasunean www.lekeitio.eus web orrialdean.



LABURPENA

SARRERAK

GASTUAK