Udal espazio eta baliabideak

Ekintzen antolakuntzak baliabide fisiko eta pertsonalak ondo antolatzea eskatzen du. Horregatik, behar beharrezkoa da baldintza batzuk betetzea ekintzak gauzatzea posible izan dadin (eskariak egiteko epea, eskaerak zehatzak izatea, eta beharrezkoa dena soilik eskatzea). Horrez gain, herriarenak diren baliabideak baldintza onetan mantentzeko, derrigorrezkoa da materialak ondo zaintzeari buruzko neurriak hartzea.

ARAU OROKORRAK

  • Eskatzailea herriko elkarte ezagun bat izan behar da.
  • Urtero errepikatzen diren ekintzek lehentasuna izango dute programatzerakoan. Ekintza bi solapatzen badira egun berean, interesdunei helaraziko zaio arazoa, adostasunera hel daitezen.
  • Eskaria, elkarteko kide den pertsona fisiko baten izenean egingo da, behar den moduan identifikatuta eta adin nagusikoa. Pertsona hori izango da izan daitezkeen gora beheren arduraduna.
  • Eskaria gutxienez 15 eguneko aurretiaz aurkeztuko da Udaletxean. Beranduago egiten bada ez da tramitatuko (eskaria ez da hartuko).
  • Ekitaldi edo ekintza bakoitzari dagokion eskaria behin bakarrik egingo da eta bertan zehaztuko dira behar diren baliabide guztiak.
  • Udaletxeak, eskari arrunten kasuan, beranduen, 72 orduko epean emango du erantzuna, taldearen ordezkariaren bitartez.
  • Inprimakian bertan, gauza batzuri baietz eta beste batzuri ezetz erantzuteko aukera egongo da, eskarian adierazten den guztia betetzea ezinezkoa bada.
  • Eskari orrian, eskatzen denaren kostua joan daiteke (montaiak, desmontaiak eta gainerako baliabideak) eskatzailea jakinaren gainean egon dadin.
  • Salbuespeneko (azken orduko eskaerak…) kasuak alkatetzara bideatuko dira eskaera berezi moduan.
  • Kirol ekintzen eskaerak zuzenean kiroldegiaren bidez egingo dira.

MAHAIAK ETA AULKIAK

  • Erabiltzeko lehentasuna Lekeitioko Udalak eta Kitto Elkarteak izango dute.
  • Herrian erabiltzeko materiala da.
  • 220 aulki eskatu ahal dira gehienez.
  • 33 mahai eskatu ahal dira gehienez.
  • Jaso diren egoera berean utziko dira, bestela neurriak hartuko dira.
  • Entregatzen ez diren mahai eta aulkiak ordaindu egin beharko dira (25 euroko kostua dauka aulki bakoitzak eta 60 euroko kostua dauka mahai bakoitzak). Eskatzaileari kostua jakinarazi eta hilabeteren barruan ez badira ordaintzen, neurriak hartuko dira (elkarte horri ukatu egingo zaio hurrengo eskaera eta udalaren diru laguntza jasotzen duen taldea bada, dagokion kopurua kenduko zaio).

ESKARIEK JARRAITZEN DUTEN BIDEA

  • Harreran eskaria jaso.
  • Idazkaritzara bideratu eguneko korrespondentziarekin batera. Idazkariak dagokion sail eta zerbitzu buruei helarazten die eskaera. Udaltzainen eskuetara ere helarazten da ekintzaren arabera.
  • Zerbitzu buruek eskaera aztertu eta bidea ematen die. Zalantzak teknikoak argitzen dira (kalendarioa, beharrizan bereziak brigadako langileekin, ekintza betetzea posible den ala ez…).
  • Kirol edo kultur ekintza batzuek, udaltzaingoaren laguntza berezia behar badute, beharrezko txosten eta informeak eskatuko dira (ibilbidearen zehaztapenak, trafiko mozketak…).
  • Beharrezko kontuak argitu ostean alkateari helarazten zaio eskaria baimena eman diezaion.
  • Eskaria onartua izan bada, idazkariak eskaeraren erantzuna bideratzen du eta, bestela, ezetzaren azalpena helarazten zaio interesdunari.

Jarraitu (PDF, 215 KB) (Gogoratu lenengo pdf-a gorde behar duzula eta gero Acrobat Reader erabili eskaria bete eta bidaltzeko)