Alkatearen mezua

 

Lekeitio betidanik bizi-bizirik egon den herria da. Gure arbasoetatik hasita gaur egun ere, gure ingurunea maite eta miresten jarraitzen dugu lekeitiarrok. Baina herri honek gordetzen duen benetako altxorra ez da bere itsasertza, ez dira inguruko hondartzak edo bere paisaia paregabea. Lekeitioren balore nagusia, herritarrak eurak dira.

 

Mugimenduz betetako herria gara, herritar euskaldun, alai eta kantarien portu. Herritik, herriarentzako eskaintzak egiteaz nekatzen ez garenak, bakoitza bere txokotik, gauden lekuan gaudela.

 

Lekeitioko udala kontziente da horretaz eta pribilegio horren zaindari izateko ahalegina egingo dugu. Herriaren zerbitzura egongo baita momentu oro herritar guztiona den etxea eta bere hormen artean lanean ari garen pertsonak.

 

Horregatik, ireki ditzagun herriko ateak parez pare, bertan daudenentzako, bisitan, etorri nahi duten guztientzako, edo etorkizuneko lekeitiar berrientzako. Eta nola ez, ireki ditzagun gure ateak herrian egon ezin duten baina dauden lekuan daudela egunero geurekin jarraitzen duten lekeitiar guztiei ere.

 

Zatozen txokotik zatozela, beraz, ondo etorria izango zara. Ziur gaude ez zarela esku-hutsik bueltatuko. Bizi dezagun Lekeitio, zaindu dezagun Lekeitio!

 

 

Maitane Larrauri Fraile

Lekeitioko alkatea

 

Albisteak

RSS iturria ikusi
Bizkaiko Foru Aldundia
Biscaytik.eu posta-elektronikoa
Turismoa Lekeitio

Agenda

Nutrizioa eta bizimodu osasuntsua IKASTAROA
Nutrizioa eta bizimodu osasuntsua IKASTAROA
2012/02/21
Martxotik maiatzera bitarte.
SALDA BADAGO
SALDA BADAGO
2012/02/17
Argia Emanaldien baitan Salda Badago dokumentala Azkue Aretoan otsailaren 24an 20.00etan.
RSS iturria ikusi