Isuntza Hondartza

 

Gure estrategiaren helburua zerbitzuaren kalitatearen hobekuntzan eta ingurugiroaren errespetuan lanean jarraitzea da, erabiltzaileen gogobetetasunari lagunduz. Horretarako, beharrezkoak diren ekintzak ezarriko ditugu.

Isuntza hondartzarako SIG-aren arduradunak, ezarrita dagoen estrategia indarrean dagoela zehaztu du 2019ko martxoan egindako azterketan.

Ildo estrategikoak ondorengoak dira:

  1. Hondartzako kudeaketa zerbitzuaren kalitatea mantendu eta hobetzea, baldintza higieniko-sanitarioak bermatzeko.
  2. Hondartzako erabiltzaileen erabilera desegokiaren ondorioz sortu daitekeen eragina gutxitzea.
  3. Hondartzako erabiltzaile eta herritarrei hondartzako ezaugarriak, bere berezitasunak eta adierazleen emaitzak jakinaraztea, erabiltzaileak sentsibilizatu eta, ahal den neurrian, gogobetetasun maila handiagotzeko.