Isuntza Hondartza

 

Garbiketa

  • Egoki erabili paperontzi eta edukiontziak.
  • Hondartza garbi mantendu.
  • Ez jaurti freskagarri-latak edo botilak bezalako objektu zorrotzik.
  • Saiatu ez erretzen. Erretzen baduzu, ez lurperatu zigarro-puntarik.

Elikadura

  • Hondartzan zaudela, jaki arin eta liseri-errazak jan.
  • Bainatu baino lehen, itxaron liseriketa egiteko behar den denbora (hiru ordu, baldin eta jatekoa astuna izan bada).
  • Uretara apurka-apurka sartu, lehenengo eta behin, garondoa eta eskumuturrak bustiz.
  • Alkohola, beste gai bizigarri batzuk eta hondartza nahasten badituzu, koktela oso arriskutsua izan daiteke.
  • Zeure osasunaren eta ongi-izatearen mesederako, ez kontsumitu ez alkoholik ez drogarik.

Sorosleak

  • Arazoren bat badaukazu, sorosle edo hondartzainei jakinarazi.
  • Uretan zein uretatik kanpo zaudela, sorosle eta hondartzainen jarraibideei kasu egin.

Eguzkia

  • Ez egon denbora asko eguzkitan eta azala egoki babestu.
  • Edan ura sarri, deshidratazioari aurre egiteko.
  • Gogoan izan: eguzkiak erredura larriak eragin ditzake.

Animaliak

  • Animaliekin hondartzan ibiltzea debekatuta dago maiatzaren 1etik irailaren 30era.

Itsasoa

  • Kontu handiz ibili itsatsoan, edonori gerta baitakioke indarrak txarto neurtzea.
  • Kontuz koltxoneta eta korronteekin. Ez zaitez alferreko arriskutan ibili.
  • Bandera gorriak bainua debekatua dagoela esan nahi du.
  • Bandera horiak kontuz bainatu behar dela esan nahi du.
  • Bandera berdeak arriskurik ez dagoela adierazten du.

Bainualdia

  • Korronte baten ondorioz ezin zarenean uretatik irten, ertzarekin paraleloan igeri egin korrontetik atera arte eta, ostean, ertzerantza igeri egin.
  • Konjuntibitisa eta otitisa ekiditeko, betaurrekoak eta belarrietarako tapoiak erabiltzea komeni da.
  • Gogoratu ez dela komeni toailak, kremak edo erabilera pertsonaleko objektuak inori uztea.

Umeak

  • Umeak erraz galtzen dira hondartzan. Zaindu umeak eta ez utzi bakarrik!.

Ekintza Plana 2019

Eusko jaularitzako Osasun Sailaren Ekintza Plana 2019 hemen.