Isuntza Hondartza

 

Isuntza hondartza Lekeitioko udalerrian kokatuta dago (7.354 biztanle 2019ko urtarrilean).  250 m-tako luzera dauka, 7.500 m2-tako azalera aktiboa eta 33.750 m2-tako azalera guztira.

Hiriko hondartza da eta bere harea, fina eta urre kolorekoa.  Ezkerraldean Lekeitioko portuarekin egiten du muga eta eskuinaldean, Lea ibaiarekin;  Hondartzaren aurrealdean San Nikolas irla dago

Bainatzeko gune balizatua dauka, ur-lasaiak eta olatu gutxikoak; hondartza lasaia eta familiarra da, bertara doan edonor gustura sentiarazten duena.