Euskara

 

Lekeitioko Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (Udalaren Erabilera Plana 2018-2022).

Plan honen helburu nagusia Udalean euskararen indartzea eta areagotzea da, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntz eskubideei erantzun ahal izateko.

Euskararen erabilera planaren helburu estrategikoak hurrengoak dira:

  • Herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu hizkuntza izan dadin  bermatzea,  beti ere herritarren hizkuntz eskubideak errespetatuz.
  • Euskara beste administrazioekiko harremanetako hizkuntza izan dadin bermatzea.
  • Euskara administrazio barneko lan hizkuntza izan dadin bermatzea.

Lekeitioko Udalak Eusko Jaurlaritzaren V. Plangintzaldiko (2013-2017) Erabilera Plana izan du indarrean orain arte. Plangintzaldi berrirako (2018-2022) Erabilera Plana, 2018an onartu beharko da, eta  2022ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

Lekeitioko Euskara Batzordearen oniritzia duen eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako  Sailburuordetzak begi onez ikusten duen  Euskara Plan hau, abenduaren 26ko Osoko Bilkuran onartu zen.

Euskararen erabilera plana (PDF 1.1MB)